XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EMEN, OR, AN. EPAILA-MARTIA17.- Estanislao Urruzola
Guda aurrean
Ainbat antzerki ta nobelaren egillea...
23.- Gaurko bakarrik egunkari bat geiago:
21.- Erriko euskereaz kezkaturik, bizkaierea indartzeko bizkaierazko idazleen alkartea sortzeko batzarra Euba'n: O.E.O.'ko Begiratzaille Orokorra dan Jabier Uriarte'k iñoanez, azken urteotan iñoiz baino alegin geiago umeak euskalduntzen, iñoiz baiño euskaldun barri geiago, eta ETB be daukagunean, Euskerearen erabillera sendotu ete da? Politikoen eta euskerearen erabilleraren artean troka sakonegia.
Bizkaieraz egiten dogunok % 40 eta bizkaierea bizi danik nabari ez.
J.M. Etxebarria'k: batasun bidean, euskera aberats bat sortzeko, geroago ta geiagoren ustez, bizkaierea eskolaratu bear da; zabaltasunez aurrera joateko bideak jarri bear dira daukaguna galdu barik.
A. Zubikarai'k: bizkaitarrok euskaldun agoteak gara, gaixoak; galbideari mugak jarteko eskubide osoa daukagu; ez iñoren kontra; bizkaiereari bizi barria emoten baiño.
UZEI'k argitaraturiko Zuzenbide Iztegia aurkeztua Deustu'ko Unibertsidadean: Erretorearen ordez, M. de Gereño, Zuzenbide Fakultadekoak zorionik beroenak iztegiaren jaiotze egin dabenai.
J. Iturbide Euskalerri'ko Unibertsidadearen Erretore-ordeak: iztegi onegaz gainditzen dala euskaldunek euron arteko arazoentzat erderazko zuzenbidea erabili bearra.
A. Agirreazaldegi, UZEI'ko zuzendariak, UZEI euskeraren kultura normalizazioaren zerbitzurako erakundea dala.
X. Arzalluz'ek irakasle ta abogadu lez, eskerrak egin UZEI'ri egin dauan lanagataitik: beretzat oore aundia izan da zuzenbide-adar bat osorik euskeraz emon al izatea.
Azkenez, Makua'k, UZEI'koak eta euron lanak eskertu nai dituala: gaurkoa bai benetan altxorra! esan eban.
Azkain'go alkate eta Ipar Euzkadi'ko
30.- Aberri Eguna; bakoitza bere aldetik: Iruña'n HB; EE Zarautz'en; EAJ, Bilbo, Legutiano, Donostia.
Lekunberri-Aralarr'en.
JORRAILA-APIRILA3 eguena.
PSOE'ko Napar Gobernuan dagon Urralburu'ren salakuntzagaitik, Euzko Jaurlaritzak, bere armarritik Naparroa'ren kateak kendu egin bear.
14.- Simone de Beauvoir idazle frantzetar ospetsua il da zartzaroan Paris'en: eten bako burruka gogorra, emakumearen eskubideak giza-mailla barruan lortzeko.
17, eguena.
Retolaza'k, Bilbo'ko S. Anton zubiondoan, ume euskaldunen alde, alfabetatzerik ez egoanean
18, barikua.
Bizkai'ko Aldundiak, Erkiaga idazlea ta Makua Aldun Nagusiarekin, aldundian bertan, ondo merezitako omena Augustin Zubikarai ondarrutar idazleari: bere bizitza guztian euskerari ta Euskalerria'ri eskaiñi dautson lanagaitik.
Aiztu eziñeko jaia, txistulari, aurresku, bertsolari tab.egaz.
Itzaldi unkigarriak, biozkorrak.
26, larunbata.
Gernika'ren 49. bonbaketa urteurrena: Gernika'k orduan egazkin 1937an, nazien menpe ildakoak gogoratu: besteen artean Leizaola ta Ardantza lendakaria zirala Meza Nagusia Karmeldar Mojetan.
Atzo arratsaldean, Euskararen Egunak 8.000 lagun bildu Iruiña'n:
11-12: ELA euzko sindikatuak 75. ezteguak; 1911'gnean, eun langile inguruk, EUZKO LANGILE ALKARTASUNA sortu.
MAIATZA-LORAILLA3, larunbata.
Intza'tar Damaso Aba kaputxino naparrarri, EAJ'ren NBB'eko kultura sailak omenaldia: Intza'n 1886 an jaioa, kaputxino mutikotan sartu ta euskera galdurikoa.
Amaren bisiteak bere pekatua erakutsirik, Arturo Kanpion'en laguntzaz asita barriro euskeraz jabetzen da.
Bera da euskaltzainik zarrena.
71 urteko gizona, Franco'ren aldian eriotz epaia emondakoa, Donostia'n ETA'k errakuntzaz illa: bera barik beste bat il gura izan ei eben...
5'etik 11'ra Bilbo'n Euskerazaleak'ek eratua Bizkaieraren III. astea: Astelenean
Asteartean,
Eguastenean, J. Kerexeta'k
Eguenean,
Azkenez, barikuan
8, eguena: Durango'n, Astarloa Kultur Taldeak eratuta itzaldia:
Egindako itaunak eta eginbakoak: bizkaierea nungoa da ta nun egiten da? Bizkai'koa ta Bizkai'an.
Baiña Bizkai'ko zein lekutan? Zein ikastolatan, zein
Zein Udaletxetan?...
29- Euskal Ebakeraz jardunaldiak Durango'n.
MAITENA'K.